ZERBITZUAK
Diseinu grafikoak eta eskuzko koadernaketak, lotuta egonik, elkar elikatzen dute; eta balio erantsia ematen diote elkarri. Teknologia berriek eta ofiziozko lan tradizionalek, elkar elikatzen dute eta ekarpen berriak egiten dizkiete elkarri.
Lanbide tradizionalak pixkanaka galtzen ari badira ere, egungo industrializazio eta teknologien mundu hotz honetan, oraindik ere bere lekua badutela sinisten dutenetakoa naiz. Teknikak berrituz eta berezkoa duten goxotasun-epel horren alde jokatuz, lanbide tradizionalak teknika modernoagoekin bizi daitezkeelakoan nago.
Prozesu osoaren kudeaketa nire tailerrean egiteko aukera dut. Zure lehen ideia horretatik abiatuta egingo dut diseinu editoriala, eta artisau-koadernaketaren lanbideko prozesuen tekniken bidez emango diogu behar duen balio erantsi hori, zurea produktu berezia eta bakarra izateko.
Materialen artean zure beharretara hobekien egokitzen direnak aztertuko ditugu (oihalak, larruak, paperak, paperezko biniloak…), eta kalitate handiko akaberen bidez, hala nola hot stamping-a, baxu-erliebea eta joskintza mota desberdinak, zeure buruan bueltaka zenerabilen ideia hori, zeure esku artean edukitzera pasako zara.
01/
Grafikagintza zerbitzua
Dauzkadan ezagutza eta erremintei esker, zure ideia egia bihurtzeko aukera luzatzen dizut. Elkarrekin lan bakarra eta berezia sortuko dugu, zure nahiak eta beharrak egia bihurtuta.
Zerbitzu motak:
- Maketazio editoriala (aldizkariak eta liburuak)
- Diptikoak, triptikoak eta eskuorriak
- Irudi korporatiboak, Pegatinak
- Kartelak
Lanak
02/
Eskuzko koadernaketa
Liburu-koadernaketaren ofizio tradizionalak ematen duen balio erantsia dela medio, zure eskariak mimoz zainduta, bereziak eta bakarrak izango dira.
Kalitatezko materialen hautu eta teknika egokienak baliatuta nahi duzun hori egia bilakatu dadin.
Dena hamar hatzez egina: diseinua eta koadernaketa.
03/
Diseinua eta koadernaketa
Euskarazko agendak: urtekoak zein ikasturtekoak. Hamarratzen diseinatu, produzitu eta zuen eskuetarako mimoz eginiko produktu bereziak.
Ideia batetik produktu fisiko eta arimatsu bihurtzen diren unetik irribarreak partekatzen dituzten diseinuak.
Ezkontza-multzoak (gonbidapenak, albumak, karpetak), ostalaritza-menuak (menu-diseinua eta menu-euskarriak), enpresa-planifikatzaileak… Poliki eta arreta handiz sortutako produktuak.
04/
Ikastaroak
Hamarratzetik zaintzarako, koadernaketa teknikak eta eguneroko erritmoa lasaitzeko espazioak sortzen ditugu, eskuzko koadernaketaren bidez plazer txikiak diren sorkuntzarako espazioak eraikiz.
Helburutzat momentuaz gozatzea izanik, egunerokotasunerako erabilgarria izango den produktuak sortuaz.