DISEINUA ETA ENKUDERNAZIOA
Hamarratz digitalaren eta analogikoaren arteko topagune bat da; eskuen bidez eta nire esperientziak ematen dizkidan ezagutzekin, lantzen dudan produktu edo zerbitzu oro zainduz eta mimoz jarraitzen dut.
Lan gehiena tailer-estudioan egiten da, horrela prozesuko fase bakoitza kontrolatu eta gozatzeko aukera dudalako.
Diseinu lanak egitea gustatzen zait, eskuz egindako produktuekin uztartzen direnak: ezkontza konjuntoak (gonbidapenak, albumak, idazkien karpetak…), ostalaritzarako kartak (menuaren diseinua eta porta-menuak), zure enpresara edo bestelako beharretara egokitutako agenda pertsonalizatuak (barrutik eta kanpotik)… Ideiaren bat baduzu, idatz iezadazu.
Hamarratz Agendak
Ehuneko ehunean eskuz egindako agendak euskaraz: urtekoak eta ikasturtekoak.
Berezi sortutako, ekoitzitako eta mimoz landutako produktuak zure eskura. Agenda hauek aukeren arabera osatzen dira: barne-diseinu ezberdinak, oihal bereziz estalitako azal apainduak eta nortasun handiko agenda bakarrak sortzeko aukera.
Zure ezkontzako, jatetxeko, enpresako... paperak pertsonalizatu behar dituzu?
Zure paper-diseinu pertsonalizatua zu eta nire artean sortuko dugu, eta digital eta analogikoaren balio erantsi hori gehituko diogu.
Zure nahietara egokitutako produktua?
Album bat, zeure burua identifikatzeko eta zure ideia, proiektu eta abarretara egokitzeko.